Emanaldietan jasotako aburuak

Dokumentalaren emanaldiak egiten hasi eta hilabetera, jasotako aburuen zerrenda egin dut.

Getaria, (Izaskun): Euskal musika anitza asko gustatu zait, eta nola dauden lotuta abestiak ingurune bakoitzeko paisaiarekin.

Itziar, (Garikoitz): Harrituta utzi naute azaltzen diren irudi mordoek eta nola lotuta dauden ikusteak. Dokumental honek telebistako dokumentalekin ez du inongo inbidiarik, eta gainera askoz hurbilagokoa da ikuslearentzat erabilitako material eta modu xumeagatik.

Zumaia, (ikusle bat): Gustatu zait nola jorratzen dituen hainbat arlo desberdin, Euskal Herriko geografia eta historia, kirol jardueraren inguruko datu batzuk, alimentatzea, dantza tradizionalak, herri kirolak, pilota partiduak…

Hondarribia, (Joxe Juan): Dokumentala izugarrizko altxorra iruditu zait, zaindu behar den lan bat, hezkuntza arloan erabiltzeko oso egokia gure herrialdearen ezagutzan sakontzeko.

Elgoibar, (Mireia): Musika entzuteak eta aldi berean irudi politak ikusteak ileak tente jarri dizkit emozioaren eraginez.

Andoain, (Ikusle bat): Dokumentalean idatzita dauden ehundaka herri eta mendiren izenak ikustea gozada bat da, uneoro non gabiltzan adierazten baitigu.

Elgoibar, (Morkaiko Mendizale Elkartea): Arkaitzek itzuli ederra eman zigun Euskal Herri osoan zehar. Argi dago, badagoela zer ikusirik urrutira joan gabe.

Asteasu (Ikusle bat): Sinestezina da zenbat herri eta mendi dauden Euskal Herrian, eta hoiek guztiak ikustea eta ezagutzea oso ederra da. Dokumentalean ikusten diren txoko asko, ez nekien existitzen zirenik ere.

Elgoibar (Alberto): Asko gustatu zait emanaldia, oso gomendagarria guztientzat. Ordubeteko saioan Euskal Herri osoari bira emateko aukera ezinhobea.

Deja un comentario