Badugunaren bila

Bagoaz atzerrira Euskal Herrian dugunaren bila: paisaia paradisiakoak, herrixka liluragarriak, mendi tontor zorrotzak, hondartza zoragarriak, basamortuak, animali multzoak errepidean, mendate zigizagatsuak, herrigune historikoak, baso xarmantak, haran ezkutuak… Guzti hori dugu Euskal Herrian. Konprobatu ahal izan dut hain txikia iruditzen zaigun gure herrialde hau oso handia dela natur baliabidez. Bertan ehundaka plan egin ditzakegula, opor luzeetarako, zubi baterako, astebururako edo igande arratsalde burusoil baterako. Guztia gozatzeko aukera bertatik bertara, bidaia gastuak eragotziz eta ikusgarrizko inguruneak bisitatuz. Edonori gomendatzen diot gure herrialdean barna turismoa egiteko ideia, Europako beste herrialde batzuetan egiten duten bezala. Gure herrialdea ez badugu ezagutzen zer ezagutzen dugu? Hemendik milaka kilometrora dauden bazterrak bai, eta gure herritik 10 kilometrora ez dakigu zer dagoen?

                                                                                           Arkaitz Astiazaran

DSC02821Abaurrepea

DSC02635Gares / Puente La Reina

DSC01848San Juan Gaztelugatxe

DSC02890Irati

Deja un comentario