Egitasmoko laguntzaileak / Colaboradores del proyecto

Honakoak izan dira, esfortzu berezia eginez Euskal Herriko Altxorretan Barrena egitasmoarekin kolaboratu dutenak. Mila esker guztiei.  / Estos han sido, los que haciendo un gran esfuerzo, decidieròn colaborar con este proyecto. Muchas gracias a todos.

 

Casas Rurales OTSONDO Landaetxeak – Baztan (Nafarroa)  www.jaimenekoborda.com

Nafarroako Arizkun eta Amaiurren kokatzen diren landaetxeak; Baztango ibar ederrean, dozenaka mendien artean goxo-goxo.

Casas Rurales que se localizan en Arizkun y Amaiur, en el precioso valle de Baztan; a los pies de numerosas montañas.

 

SAIAZ GETARIA Hotela – Getaria (Gipuzkoa)   www.saiazgetaria.com

Saiaz-Getaria Hotela, Getariako hirigune historikoan dauden eraikin gotikoetan dago. Roke Deuna kalean dauden XV. Mendeko hiri dorre hauen kokagunea ezin hobea zen, eta da. Hotelean sartuz gero, itsasoaren zabalera agertzen zaigu gure oinpean, mendebaldeko hormen azpian. Osagai hauek lagunduta, hoteleko logela eta egongela guztiek dituzte ezaugarri bereziak.

Las casas góticas del casco histórico de Getaria, albergan hoy el hotel Saiaz Getaria en su calle San Roque (Roke Deuna). La situación de estas torres urbanas del S. XV, era y es privilegiada. Al entrar en el hotel, la mar aparece a nuestros pies bajo su fachada occidental. Estos elementos ofrecen un carácter único a todas las habitaciones y estancias del hotel.

 

Centro mèdico deportivo ZAINDU kirol medikuntza zentroa – Zarautz (Gipuzkoa) www.zaindu.com

Erreabilitazioa eta fisioterapia, kirol medikuntza, osteopatia, podologia, txirrindulari eta atleta prestakuntza…

Rehabilitaciòn y fisioterapia, medicina del deporte, osteopatìa, podologìa, preparaciòn atletica y ciclista…

 

Casa Rural BASAULA Landaetxea –  Muneta (Nafarroa)  www.basaula.com

Nafarroan, Lizarrerrian dagoen Landaetxea; Lokiz mendizerraren magalean dagoen Muneta herritxoan kokatzen dena.

Casa rural en Navarra que esta a los pies de la sierra de Lokiz en el pueblo de Muneta, en Tierra Estella, Navarra.

 

Marca de bicicletas ORBEA txirrindu marka    www.orbea.com

Punta puntako txirrindu egilea / Fabricante puntero de bicicletas

 

Ciclos Urrestilla (Zarautz)  /  Dolarea Hotela (Beasain)  /  Ciclos Turbina (Deba)  /  Casa Rural Jaimeneko Borda Landaetxea (Amaiur-Baztan)  /  Jatorrena Hotela (Bastida)  /  Araba Pentsioa (Gasteiz)  /  Agroturismo Gure Naia Nekazalturismoa (Ahedo-Karrantza)  /  Aizkoeta Edaritegia (Segura)  /  Hutsun Txalaparta Taldea   /  Urarte Taldea

 

 

 

 

 

Gaztezulo aldizkariko artikulua

Ikusgai da ‘Euskal Herriko Altxorretan Barrena’ dokumentala

Arkaitz Astiazaran 30 urteko gazteak 4.400 kilometro egin zituen apirilaren 7an hasi eta ekainaren 23ra bitarte Euskal Herrian barrena, bizikletaz, eta abentura iruditan bildu ostean, 50 minutuko dokumental laburra aurkezten ari da orain herriz herri.

Euskal Herriko txoko eder ezezagunak bisitatzeko asmoz abiatu zuen bidaia Lasturreko Arkaitz Astiazaranek ekainean. Bizikleta gainean jarri, eta lehen etapak egiten hasi zen, janaria eta arropa pixka bat gainean hartuta. Eguraldiaren arabera egokitzen joateko erabakia hartu zuen, eta beraz, aldeko ez zuen egunetan Debara itzultzen zen, atseden hartzera. Ekainaren 23an amaitu zuen ibilbidea, Hendaian.

Orotara 37 etapa egin ditu –ez segidan–, 800 herritatik igaro da eta 175 mendate igo ditu. 4.400 kilometro izan dira, hiru hilabetez. Bakarrik egin du gehiengoa, baina zenbait egunetan lagunak izan ditu alboan. Diru gutxirekin mugitu da, gainera, eta aterpeetan egin du lo. Bideo-kamera lagun, topatu duena argazki eta bideoetan bildu du.

Horregatik, jasotako dokumentuei irtenbide interesgarri bat emateko asmoz, eta era berean, euskal herritarrei inguruan dituzten eta ezagutzen ez dituzten paraje ederrak erakusteko, 54 minutuko dokumental laburra osatu eta urriaren 15ean Getarian estreinatu zuen, Bertako Saiaz Hoteleko aretoan. Geroztik, Deban, Galdakaon, Gernikan, Hondarribian, Elgoibarren, Andoainen eta beste hainbat lekutan proiektatu du lana, eta datozen hilabeteetan ere berau ikusteko aukera izango da.
DSC02888

2013-11-19          http://www.gaztezulo.com