Emanaldi arrakastatsuak

 

 

Emanaldiak oso bide honetik doaz, oso arrakastatsuak izan direlarik Getaria, Itziar eta Debako emanaldiak. Hona hemen Debako proiekzioaren berri emanez El Diario Vasco egunkarian egindako artikulua:

Agirre jauregia 1                   Agirre jauregia 2

Euskal Herriko altxorrak deskubritu eta guztien eskura jartzeko egitasmoa

Lasturreko Arkaitz Astiazaranek bere ‘Euskal Herriko Altxorretan Barrena’ dokumentala aurkeztu zuen

30.10.13 – 00:03 –

ION FERNÁNDEZ | DEBA.

Apirilaren 7an Eibarren hasi eta ekainaren 23an Hendaian bukatu. Bitartean, Euskal Herritik 4.440 kilometro bete, 37 etapa egin, 800 herritik pasa eta 175 mendate igo. Guztia bizikleta gainean. Hau izan da datu orokorretan Lasturreko Arkaitz Astiazaranen abentura. Baina bidaia hau ez da bere buruan bakarrik gelditu, dokumental bat egin du dena azaltzeko. ‘Euskal Herriko Altxorretan Barrena’ lana atzo aurkeztu zien bizilagunei Agirre Jauregian.

«Uste dut jendeak hiru edo lau toki ezagutzen dituela eta hara joaten dela beti. Bidaia honekin leku asko aurkitu nahi nituen. Gero, bideo-kamerarekin irudi politak jaso izan ditut, eta dokumentala egitea bururatu zitzaidan bizilagunek dauzkaten beste aukerak erakusteko», adierazten du 30 urteko Arkaitz Astiazaranek. Bidaia gehienetan bakarrik egin zuen, baina zati batzuek lagunekin egin zituen.

Astiazaranek ez zuen bidaia guztia jarraian egin, «eguraldiaren arabera egin nuen. Aukera nuenean egun batzuk ematen nituen, baina euria agertzen zenean Debara itzultzen nintzen indarrak hartzera», adierazten du. Ideia honekin kilometro asko bete zituen Euskal Herriko leku ugari ezagutzen.

Agirre jauregia 3Agirre jauregia 4

Aukera ugari

«Toki asko atsegin izan zaizkit», aipatzen du Lasturreko bizilagunak. Bizkaian Karrantza harana «oso polita iruditu zait, industriarik ez baitzegoen»; Araba aldetik Trebiñoko «lasaitasuna» eta Laguardia gogoko izan ditu, eta Nafarroan Vianako alde zaharra goraipatzen du, «oso ondo zainduta baitzegoen». Egun hauetan gauza gutxi eramaten zituen berarekin: bideo-kamera, janaria (Coca-cola, eta txokolate edo hestebeteko bokatak) eta arropa. Gaua igarotzeko, «diru gutxi nuenez aterpeetan lo egiten nuen».

Baidaia polita izan zen, baina bere zailtasunak ere izan omen  zituen. Horrela, hirugarren etapan ‘pajara’ bat eduki zuen, baina «azkeneko kilometroetan izan zenez eguna gainditu nuen». Egun txarrena Nafarroko Goñi mendatean izan zuen: «Gora ailegatu nintzenean euri zaparrada hasi zuen, eta horregatik gaizki pasa nuen». Era berean, nabari izan du «hasierako jardunaldietan larri ikusten nuen nire burua, baina azkeneko etapetan sasoi onean bukatu nuen».

Arkaitz Astiazaranek garbi dauka zer lortu nahi du dokumental honekin: «Lehenengo, ikusleek ondo pasa dezaten, eta gero bidaiatzeko ideia zabaldu nahi dut».

Agirre jauregia 6 Argazkiak: Ander Salegi

Dokumentalaren estreinaldia / Estreno del documental

DSC03097

Kaixo guztioi!

Badator Euskal Herriko Altxorretan Barrena egitasmoaren dokumentala, azken 10 hilabetetako lana 50 minututan laburbiltzeko unea. Gure paisaia ederrak, herriak, ohiturak, mendiak, animaliak, itsasaldeak, ibilbideko bitxikeriak… Hori da dokumentalaren oinarria, beti ere euskal musika anitzez eta gure ingurunearen kontaketaz lagunduta. Dokumentala euskara hutsean izango da. Lehen emanaldia, urriaren 15a, asteartea, 19.00tan Getariako Saiaz Hoteleko aretoan egingo dugu, guztiak gonbidatuta zaudete!!

Hola a todos!

Viene el estreno del documental Euskal Herriko Altxorretan Barrena, el momento de exponer en 50 minutos todo el trabajo de estos ultimos 10 meses. Los paisajes de nuestro pais, los pueblos, costumbres, montes, animales, mar, anecdotas del viaje… Todo eso es la base del documental, acompañado de variada musica vasca y una descripciòn de los diferentes entornos del recorrido. El documental serà integramente en euskara, aunque pronto tendremos una versiòn subtitulada. La primera proyecciòn sera el 15 de octubre, martes, a las 19.00 horas, en la sala del Hotel Saiaz de Getaria. ¡Todos estaìs invitados!

DSC03026