Emanaldi arrakastatsuak

 

 

Emanaldiak oso bide honetik doaz, oso arrakastatsuak izan direlarik Getaria, Itziar eta Debako emanaldiak. Hona hemen Debako proiekzioaren berri emanez El Diario Vasco egunkarian egindako artikulua:

Agirre jauregia 1                   Agirre jauregia 2

Euskal Herriko altxorrak deskubritu eta guztien eskura jartzeko egitasmoa

Lasturreko Arkaitz Astiazaranek bere ‘Euskal Herriko Altxorretan Barrena’ dokumentala aurkeztu zuen

30.10.13 – 00:03 –

ION FERNÁNDEZ | DEBA.

Apirilaren 7an Eibarren hasi eta ekainaren 23an Hendaian bukatu. Bitartean, Euskal Herritik 4.440 kilometro bete, 37 etapa egin, 800 herritik pasa eta 175 mendate igo. Guztia bizikleta gainean. Hau izan da datu orokorretan Lasturreko Arkaitz Astiazaranen abentura. Baina bidaia hau ez da bere buruan bakarrik gelditu, dokumental bat egin du dena azaltzeko. ‘Euskal Herriko Altxorretan Barrena’ lana atzo aurkeztu zien bizilagunei Agirre Jauregian.

«Uste dut jendeak hiru edo lau toki ezagutzen dituela eta hara joaten dela beti. Bidaia honekin leku asko aurkitu nahi nituen. Gero, bideo-kamerarekin irudi politak jaso izan ditut, eta dokumentala egitea bururatu zitzaidan bizilagunek dauzkaten beste aukerak erakusteko», adierazten du 30 urteko Arkaitz Astiazaranek. Bidaia gehienetan bakarrik egin zuen, baina zati batzuek lagunekin egin zituen.

Astiazaranek ez zuen bidaia guztia jarraian egin, «eguraldiaren arabera egin nuen. Aukera nuenean egun batzuk ematen nituen, baina euria agertzen zenean Debara itzultzen nintzen indarrak hartzera», adierazten du. Ideia honekin kilometro asko bete zituen Euskal Herriko leku ugari ezagutzen.

Agirre jauregia 3Agirre jauregia 4

Aukera ugari

«Toki asko atsegin izan zaizkit», aipatzen du Lasturreko bizilagunak. Bizkaian Karrantza harana «oso polita iruditu zait, industriarik ez baitzegoen»; Araba aldetik Trebiñoko «lasaitasuna» eta Laguardia gogoko izan ditu, eta Nafarroan Vianako alde zaharra goraipatzen du, «oso ondo zainduta baitzegoen». Egun hauetan gauza gutxi eramaten zituen berarekin: bideo-kamera, janaria (Coca-cola, eta txokolate edo hestebeteko bokatak) eta arropa. Gaua igarotzeko, «diru gutxi nuenez aterpeetan lo egiten nuen».

Baidaia polita izan zen, baina bere zailtasunak ere izan omen  zituen. Horrela, hirugarren etapan ‘pajara’ bat eduki zuen, baina «azkeneko kilometroetan izan zenez eguna gainditu nuen». Egun txarrena Nafarroko Goñi mendatean izan zuen: «Gora ailegatu nintzenean euri zaparrada hasi zuen, eta horregatik gaizki pasa nuen». Era berean, nabari izan du «hasierako jardunaldietan larri ikusten nuen nire burua, baina azkeneko etapetan sasoi onean bukatu nuen».

Arkaitz Astiazaranek garbi dauka zer lortu nahi du dokumental honekin: «Lehenengo, ikusleek ondo pasa dezaten, eta gero bidaiatzeko ideia zabaldu nahi dut».

Agirre jauregia 6 Argazkiak: Ander Salegi

Dokumentalaren estreinaldia / Estreno del documental

DSC03097

Kaixo guztioi!

Badator Euskal Herriko Altxorretan Barrena egitasmoaren dokumentala, azken 10 hilabetetako lana 50 minututan laburbiltzeko unea. Gure paisaia ederrak, herriak, ohiturak, mendiak, animaliak, itsasaldeak, ibilbideko bitxikeriak… Hori da dokumentalaren oinarria, beti ere euskal musika anitzez eta gure ingurunearen kontaketaz lagunduta. Dokumentala euskara hutsean izango da. Lehen emanaldia, urriaren 15a, asteartea, 19.00tan Getariako Saiaz Hoteleko aretoan egingo dugu, guztiak gonbidatuta zaudete!!

Hola a todos!

Viene el estreno del documental Euskal Herriko Altxorretan Barrena, el momento de exponer en 50 minutos todo el trabajo de estos ultimos 10 meses. Los paisajes de nuestro pais, los pueblos, costumbres, montes, animales, mar, anecdotas del viaje… Todo eso es la base del documental, acompañado de variada musica vasca y una descripciòn de los diferentes entornos del recorrido. El documental serà integramente en euskara, aunque pronto tendremos una versiòn subtitulada. La primera proyecciòn sera el 15 de octubre, martes, a las 19.00 horas, en la sala del Hotel Saiaz de Getaria. ¡Todos estaìs invitados!

DSC03026

Gracias a todos los que me habeis ayudado

Agradezco a todos los que de alguna forma me habeis ayudado a realizar esta ruta Euskal Herriko Altxorretan Barrena.

A los que habeis compartido ruta encima de la bicicleta: Alberto el gran explorador de tesoros, Jurdan, Ion, Endika, Agustin, Aitor, Gorka, Iban, Ruben y sus amigos de Abadiño. Vosotros tambièn sois parte importante de este proyecto.

A los que me habeis ayudado en cualquier aspecto, dandome ànimos, dejandome material, haciendo grabaciones, y en otros aspectos: Centro mèdico deportivo ZAINDU (Zarautz), Gari B., Olatz H., AIZKOETA Edaritegia (Segura), Ibai B., Hotel SAIAZ GETARIA (Getaria), Andoni A., Aitzol E., Casa Rural BASAULA (Muneta), Ainhoa L., Marca de bicicletas ORBEA, Veronica V., Ivan L., Ramon C., Agroturismo GURE NAIA (Ahedo, Karrantza), Kontxi E., Mari Paz S.J.,  Pensiòn ARABA (Vitoria-Gasteiz), Hotel JATORRENA (Labastida), Jonathan, Casa Rural JAIMENEKO BORDA (Amaiur), Casas Rurales OTSONDO (Baztan), Ixabel A., Mariano, Ana C., Josu A., Beñat G., Ciclos TURBINA (Deba), Hotel DOLAREA (Beasain), Ciclos URRESTILLA y todos los que me habeis dado ànimos durante los dos meses y medio que he estado recorriendo la ruta. Muchas gracias a todos!

Este recorrido que he realizado le dedico a un amigo muy especial, porque el tiene que ver mucho de que yo haya hecho este recorrido. Estoy seguro de que aunque hace 10 años te fuiste de nosotros, desde donde estàs me has seguido y animado en mi viaje. Esto es para ti Joseba!

Eskerrak egitasmoan parte hartu duzuen denoi

Eskertu nahi nuke Euskal Herriko Altxorretan Barrena ibilbidea osatzen aritu naizenean izan dudan laguntza guztia.

Txirrindu gainean nirekin batera ibili zaretenoi: Alberto altxor bilatzaile handia, Jurdan, Ion, Endika, Agustin, Ruben eta bere Abadiñoko lagunak, Aitor, Gorka eta Iban. Zuek ere egitasmo honen zati garrantzitsua zarete.

Egitasmoko edozein arlorekin lagundu nauzuen denoi, animoak emanez, materiala utziz, grabaketak eginez, eta beste hainbat gauzatan: ZAINDU Kirol Medikuntza Zentroa (Zarautz), Gari B., Olatz H., AXKOETA Edaritegia (Segura), Ibai B., SAIAZ GETARIA Hotela (Getaria), Andoni A., Aitzol E., BASAULA Landetxea (Muneta), Ainhoa L., ORBEA Txirrindu marka, Veronica V., Iban L., Ramon C., GURE NAIA Nekazalturismoa (Ahedo, Karrantza), Kontxi E., Mari Paz S.J., ARABA Pentsioa (Gasteiz), JATORRENA Hotela (Bastida), Jonathan, JAIMENEKO BORDA Landetxea (Amaiur), OTSONDO landetxeak (Baztan), Ixabel A., Mariano, Ana C., Josu A., Beñat G., Ciclos Turbina (Deba), DOLAREA Hotela  (Beasain), Ciclos Urrestilla  eta animoak eman dizkidazuenoi. Milesker!

Egin dudan ibilbide hau lagun oso berezi bati eskeini nahi diot, zihur berak ere badaukalako ni horrelako erronka batean sartzearen partea. Seguru nago nahiz orain 10 urte gure hartetik joan, zauden tokitik jarraitu eta animatu nauzula. Hau zuretzat da Joseba!

Sigue leyendo

37.etapa, kronika, Kanbo – Hendaia. Ibilbide bukaera / Fin del recorrido

DSC03081

Kanbo-tik irteera Herriko Etxe (udaletxe) aurretik /

Salida desde Kanbo, delante de la Herriko Etxea (Ayuntamiento)

 

 

DSC03083

Baserria Ainhoa-n / Caserio en Ainhoa

 

 

DSC03088

Ainhoa

 

 

DSC03090

Sara-ko plaza, Btt martxa / Plaza de Sara, marcha de Btt

 

 

DSC03095

Donibane Lohizune / St Jean de Luz

 

 

DSC03097

Hendaia, helmugan / Hendaia, meta

 

2013.6.23 Igandea. Ibilbideko azken etapa dut gaur. Kanbo-tik irten naiz goizean goiz, eguraldia oso goibela delarik, baina aterri eusten dio. Ezpeleta, bertako piperrarengatik ezaguna den herritik pasa eta Pinodietako lepoa igarota Ainhoa-ra iritsi naiz, eta hortik Sara-ra, non Btt martxa bat dagoen bertan. Ibilbideko azken mendatea (Santinazio / St Ignace), non Larrun mendira doan tren ttipia irtetzen den, abiada bizian igo dut, eta maldan behera hurrengo herria, Azkaine. Gaur ere Baiona-ra bidean hartu dut, Ibarron, Senpere, Uztaritze, Milafranga eta Hiriburu igarota berriro Baionan naiz, baina gaur ez dut geldialdirik egingo bertan, Euskal Telebistako-ekin zita egina baitaukat Donibane Lohizunen, eta oraindik zati ederra egin behar dut itsasertzean . Miarritze/Biarritz, Bidarte eta Getaria, eta hainbat hondartza eder igarota, poliki poliki iritsi naiz Donibane Lohizune-ra, jendez mukuru beteta dagoelarik, bertako pestak baitira. Azken Kilometroak telebistakoekin egin ditut, ingurune ederrenetan grabatu nautelarik. Ziburu eta Zokoa igarota, azkenean helmugara iritsi naiz, Hendaia-ra, iujjjjjjjjju!!!!!!! Atzean gelditu dira azken bi hilabete eta erdi honetan egindako 4400km-ak; aspaldi batean sortzen hasi zen ideia gaur erabat gauzatuta. Esker mila «zorakeri honetan lagundu didazuen denori, etapetan parte hartuaz, animoak emanez, zuen laguntza eskeiniz… Denak balio izan du aurrera egiteko eta ametsa egi bihurtzeko.  

23.6.2013 Domingo. Hoy es la ùltima etapa del viaje. Salgo temprano desde Kanbo, con un tiempo triste, pero que aguanta sin llover. Paso de Ezpeleta, el pueblo que es conocido por los pimientos, y dirigirme a Ainhoa coronando el collado de Pinodieta, y despuès a Sara. Veo la salida de una marcha de Btt, para ascender el ùltimo puerto del recorrido (Santinazio / St Ignace), de donde sale el tren cremallera que sube hasta la cima del Monte Larrun. Bajada a Azkaine, y me dirijo a Baiona, pasando por Ibarron, Senpere, Uztaritze, Milafranga e Hiriburu. Hoy no me paro en Baiona, porque los de Euskal Telebista me esperan en Donibane Lohizune, y me quedan bastantes kilometros por la carretera de la costa. Paso por Miarritze/Biarritz, Bidarte y Getaria, y multitud de playas; llego a Donibane Lohizune donde las calles estan a tope, ya que estàn en fiestas. Los ùltimos kilometros los hago acompañados por las camaras de la televisiòn, donde me graban en los sitios màs espectaculares del camino, donde pasamos por Ziburu y Zokoa; y por fin llego a Hendaia, a la meta, iujjjjjjjuuuuuuu!!!!!!! Atràs han quedado los 4400kms realizados en estos dos meses y medio; hoy se ha terminado un proyecto surgido de una idea hace tiempo. Gracias a todos los que de alguna forma me habeis ayudado a realizar esta locura, sea participando en alguna etapa, animandome, ayudando en cualquier tarea…Me ha valido para seguir adelante y poder hacer realidad ese sueño.

36.etapa, kronika, Donibane Garazi – Kanbo

DSC03054

Donibane Garazi / St Jean Pied de Port

 

 

DSC03055

Irisarri

 

 

DSC03059

Armendaritze

 

 

DSC03063

Aturri (Adour) ibaia / Rio Aturri (Adour)

 

 

DSC03067

Baiona

 

 

DSC03072

 

DSC03079

Pilota partida Makea-ko pilota plazan /

Partido de pelota en Makea

 

 

2013.6.22 Larunbata.  Euria dela eta lau eguneko atsedena eta gero, berriro martxan naiz. Gaurkoak igoera puntuagarririk ez duen arren, ia etapa guztia gora eta behera egin dut, 126km osatu arte. Donibane Garazi (St Jean Pied de Port), Behe Nafarroako hiriburutik irten ondoren hainbat eta hainbat herritxo igaro ditut: Jatsu Garazi, Irisarri, Iholdi, Armendaritze, Donostiri/St Esteben, Donamartiri/St Martin d`Arberoue, Isturitze, Oragarre/Oregue, Bidaxune/Bidache, Bardoze/Bardos eta Gixune/Guixe. Behin Aturri (Adour) ibai ertzera iritsita, bere ondotik egingo ditut Baiona-rarte dauzkadan 15 kilometroak, orain bai erabat laua. Harritu egin nau ibai honen zabalera ikaragarriak. Lapurdi-ko hiriburuan naiz, Baiona-n, 45.000 biztanle dituen hirian, eta non Aturri eta Errobi ibaiek bat egiten duten hiru auzo nabarmen osatuz. Gaur hainbat eta hainbat txirrinduzale egurrean ibiliko dira Quebrantahuesos famatuan, baina ni nire martxan nabil, pare bat ordutik behin gelditu eta indarrak hartuz, batean txokolatea ogiarekin janez eta coca-cola edanez eta bestean kafesnea hartuz. Baionatik berriro barnealderako bidea hartu dut, Hiriburu herria igarota Milafranga-ra (Villefranque) iritsi naiz eta ikusi dut bertako pilota plazan pilota partidak zeudela; bertan egon naiz minutu batzuk pilotariei begira. Berriro ekin diot martxari, Jatsu, Haltsu, Hazparne, Zelai, Lekorne/Mendionde, Makea eta Luhuso igarota, bainuetxeen herrira iritsi naiz, Kanbo-ra, non 12 bainuetxe dauden gorputza ederki erlaxatzeko. Eskertu behar Kanboko Beñat-ek egindako harrera eta emandako laguntza. Orain atseden hartzera, bihar azken etapa izango dut eta.

22.6.2013 Sàbado.  Despuès de cuatro dias de descanso a causa de la lluvia otra vez estoy en marcha. Aunque la etapa de hoy no tiene ningùn puerto puntuable, la etapa està plagado de pequeños repechos, que sumandolos hacen mucho daño. Salgo de la capital de Behenafarroa/Navarra Baja, Donibane Garazi (St Jean Pied de Port) para pasar por mùltitud de pueblos: Jatsu Garazi, Irisarri, Iholdi, Armendaritze, Donostiri/St Esteben, Donamartiri/St Martin dÀrberoue, Isturitze, Oragarre/Oregue, Bidaxune/Bidache, Bardoze/Bardos y Gixune/Guixe. Una vez llegado a orillas del rio Aturri (Adour), que me sorprende por su grandisima anchura, hago 15 kilometros totalmente llanos siguiendo el cauce del rio hasta llegar hasta la capital de Lapurdi, que con sus 45.000 habitantes es la ciudad màs poblada de Iparralde, y en donde se juntan los rios Aturri y Errobi, creando tres barrios dentro de la ciudad. Hoy muchos ciclistan estaràn dandolo todo en la famosa prueba Quebrantahuesos, pero yo sigo fiel a mi filosofia, con parada cada dos horas para recargar energìas, bocadillo de chocolate con coca-cola, cafe con leche…  Terminada la visita a Baiona me dirijo hacia el interior, pasando por el pueblo de Hiriburu, para llegar a Milafranga (Villefranque), donde me paro a ver el partido de pelota que se disputa en el frontòn de la plaza. Reanudo el camino pasando por pueblos como Jatsu, Haltsu, Hazparne, Zelai, Lekorne/Mendionde, Makea y Luhuso, para llegar al pueblo de los balnearios, Kanbo, donde hay 12 balnearios donde descansar en sus aguas termales. Agradecer la bienvenida que me ha hecho Beñat en su pueblo. Ahora a descansar, que mañana toca finalizar el recorrido.

35.etapa, kronika, Maule – Donibane Garazi

DSC03019

Ahüzki-ko lepotik ikuspegia /

Vista desde el collado de Ahüzki

 

 

DSC03026

Behorlegi

 

2013.6.17 Astelehena.  Gaur eguerdirako ekaitza iragarrita dago, beraz goizeko zazpiretako martxan nintzen eta etapa moztu dut 48km-tara. Maule-tik irten eta Idauze, Mendi eta Altzürükü igarota, ibilbideko azken mendate handia igotzen hasi naiz, Ahüzki (14km %6). Bidean hainbat aldiz aurkitu naiz pake ederrean dabiltzen behiekin eta tontorretik dagoen ikuspegia ikusgarria da, beheko haranetan behelaino itxiarekin. Hortik behera jeitsiera ederra, aldapa izugarria, Behorlegi-ra iristeko, eta hortik aurrera Mendibe, Lekunberri, Ahatxe eta Donazaharre igarota, Donibane Garazi-ra iritsi naiz. Etapa motza baina benetan ederra.

17.6.2013 Lunes.  Para el mediodìa hay previsto tormenta, por lo que salgo a las 7 de la mañana y recorto la etapa hasta los 48kms. Salgo de Maule para previo paso por Idauze, Mendi y Altzürükü, empezar a subir el ùltimo puerto grande del recorrido, Ahüzki (14kms 6%). En el camino me he encontrado con cantidad de vacas que pastan en este lugar, y arriba las vistas son impresionantes, con niebla cerrada en los valles inferiores. Desde Ahüzki bella bajada, con gran pendiente, para llegar a Behorlegi, para seguir valle abajo pasando por Mendibe, Lekunberri, Ahatxe y Donazaharre, llegar a Donibane Garazi / St Jean Pied de Port. Corta pero espectacular etapa.